Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak pasa den larunbateko Azpeitiko Rallysprinta irabazi zuten eta lidergoa sendotzea lortu dute Euskadiko txapelketan.
Egun borobila izan zuen bikoteak denbora onak eginda, lasterketak zituen 3 tartetatik 2 irabazi zituzten eta amaierako sailkapenean 12 segunduko abantaila eskuratu zuten bigarren sailkatuari dagokionez.
Goierriko lasterketarekin batera, 2. garaipena lortu du bikoteak lau proba jokatu ondoren, eta txapelketan bost proba falta direlarik, gero eta gertuago daukate euren Euskadiko 3. Rallysprint txapelketa irabaztea.
Istripua izan ondoren, erabat indarberrituta bueltatu dira
Pasa den apirilaren 22an, Lea-Artibain jokatzen zen Rallyan pista irteera baten ondorioz lasterketa utzi behar izan zuen bikoteak. Lehen bi tartetan denbora onenak markatu ondoren, auto ibilbidetik irten eta ezin izan zuten jarraitu Euskadiko txapelketaren lehen proba horretan.
Hala ere, kotxeak ez zuen matxura handirik izan eta Azpeitiako Rallysprinta irabazita haien momentu ona berretsi zuten.
Euskadiko Rallysprintaren sailkapena ikusteko: hemen
Azpeitiko Rallysprintaren sailkapena ikusteko: hemen