Jalgiren aurkezpen publiko eta irekia egingo dute gaur Lamuzako frontoian 18:00etan

Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 10:09

Jalgi ekimenak bihurtuko du Aiaraldea euskal kultura eta sorkuntzaren plaza. Izan ere, 65 jarduera eta bi jardunaldi gauzatuko ditu maiatzaren 23tik 29ra eskualdeko 9 herrietan. Ondorioz euskal dantzak, zinemak, musikak, literaturak, antzerkiak, bertsolaritzak... euren epizentroa izango dute Aiaraldean.

Hala ere, gaur jarriko dute iniziatibaren lehen mugarria. Laudioko Lamuzako pilotalekuan aurkezpena egingo dute 18:00etan eta interesa duen edonork parte hartu dezake, egitasmo publikoa eta irekia baita.

Jalgi ekimenak bihurtuko du Aiaraldea euskal kultura eta sorkuntzaren plaza. Izan ere, 65 jarduera eta bi jardunaldi gauzatuko ditu maiatzaren 23tik 29ra eskualdeko 9 herrietan. Ondorioz euskal dantzak, zinemak, musikak, literaturak, antzerkiak, bertsolaritzak... bere epizentroa izango dute Aiaraldean.

Hala ere, gaur jarriko dute iniziatibaren lehen mugarria. Laudioko Lamuzako pilotalekuan aurkezpena egingo dute 18:00etan eta interesa duen edonork parte har dezake, egitasmo publikoa eta irekia baita.

Ekitaldian antolatzaile eta sustatzaileek -Ahotseneak, EHAZEk, Euskaltzaleen Topaguneak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Aaiaraldea Komunikazio Leihoak- azalduko dute egitarauaren nondik norakoak.

Aldi berean, babesleen ordezkari ugari egongo da; eskualdeko udal guztiak, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Aiaratur, Eusko Jaurlaritza eta Aiarako Koadrila.

Nola ez, herritarren partaidetza espero dute guztiek.

Musika, literatura, solasaldia

Sorkuntzak gaurko agerpena zipriztinduko du musikaz, literaturaz eta hitzez -Mikel Ayllon, Igor Arzuaga eta uluka taldearen eskutik- eta gainera, askarirako tartea ere emango dute.

Hortaz, maiatzaren bukaeran Aiaraldean egongo diren artisten izenak ezagutzeko aukera paregabea izango da arratsaldekoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide