Udalak exijitu dio Espainiako Gobernuari frackinga debekatzen duen legearen kontrako errekurtsoa kendu dezan

Erredakzioa 2016ko mai. 3a, 16:39

Bertan behera utzi du, momentuz, Epaitegi Konstituzionalak Eusko Legebiltzarrak onartutako Frackingaren aurkako legea; behin betiko erabakia hartu arte, behintzat. Agindua Espainiar Gobernuak jarritako helegitearen ondorioa izan da eta pasa den astean, hain zuzen, onartu zuen Laudioko Udalak horren kontrako mozioa.

Bertan behera utzi du, momentuz, Epaitegi Konstituzionalak Eusko Legebiltzarrak onartutako Frackingaren aurkako legea; behin betiko erabakia hartu arte, behintzat. Agindua Espainiar Gobernuak jarritako helegitearen ondorioa izan da eta pasa den astean, hain zuzen, onartu zuen Laudioko Udalak horren kontrako mozioa.

EH Bilduk proposatuta, Omnia eta PSE-EE alderdiek bere babesa eman zioten ekimenari, Laudioko Udalak eska diezaion Espainiar Gobernuari ken dezan helegitea. PPk aurka bozkatu zuen eta EAJ abstenitu zen. Izan ere, jeltzaleek ordezko mozioa aurkeztu zuten.

Mozioak azpimarratu zuen Espainiar Gobernuaren errekurtsoa inposizioa hutsa dela, 103.000 herritarrek babestu baitzuten Herri Ekimen Legegilea. 2015eko ekainaren 30ean onartu zuten legea Eusko Legebiltzarrean

Bestelako eredu energetikoa lortzeko urratsak

Mozioa eztabaidatzekoan, zenbait alderdik aipatu zuten beharra Frackinga alde batean uzteko eta bestelako eredu energetikoa lantzeko.

Zentzu horretan, egun bereko udalbatzan beste mozio bat onartu zuten Laudioko Udala energia berriztagarriz hornitzeko aurrerapausoak eman ditzan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide