Laudioko Aldai plaza kulturaz buztiko dute maiatzaren 7an, larunbatean, 'Laudion bizi gara' kulturarteko jardunaldiaren bitartez. Herriko Kulturarteko Zubiak eta Laudion bizi gara elkarteek antolatuko dute ekimena aniztasuna eta Laudio euskaldun bat aldarrikatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioan egitarau oparoa prestatu dute larunbat arratsalderako.
14:00 Kulturarteko bazkaria. Bakoitzak bere bazkaria eramango du konpartitzeko.
16:00 Dantza tailerra.
17:00 Kulturarteko azokaren hasiera. Gastronomia, musika eta dantza izango dira, besteak beste.
18:00 Sorgin Zapatuak: Diskofesta eta txokolatada.
21:00 Zinema kalean: “Hotel Marigold” filma.