Apirilaren 16an Ekuadorreko kostaldea jo zuen lurrikarak ehundaka hildako eta milaka zauritu utzi zituen. Biktimei laguntzeko elkartea sortu da Laudion eta hainbat ekimen prestatzen ari dira. Datorren maiatzaren 21ean elkartasun jardunaldia ospatuko dute Aldai Plazan. Lurrikararen ondorioak azaltzeko irudi erakusketa izango da eta horretaz gain, musika eta dantza erakustaldiak eta bazkari herrikoia antolatuko dituzte.
Ekuadorreko kaltetuei laguntzeko Elkartea hainbat eragileekin jarri da harremanetan: Ekuadorreko Kontsulatua Bilbon, Laudioko Udaleko Ongizate Arloa, Laudioko Paraguaioen Elkartea, Arabako euskal-ekuadortarren Elkartea, Ipar Hegoalde Taldea, San Pedro Parrokia, Laboral Kutxa, Rakataplá, Rótulos Nervión eta Arkupe eta La Casa del Yogur tabernak.
Hauekin guztiekin batera maiatzaren 21eko jardunaldiaren egitaraua osatzen ari dira eta parte hartzeko deia luzatu diete laudiar guztiei.