"Lau lagunen bidaia estatu osoko abentura bihurtu da"

Erredakzioa 2016ko mai. 2a, 18:26

IZASKUN GUERRERO (Laudio, 1980) Adolfo Guerreroren alaba da. Bere aitak Huelvako Rocioko feriara abiatu zuen bidaia duela aste batzuk. Hiru lagun gehiagorekin ibilbide osoa mandoz egin nahi du. Euren senideek eta lagunek urrutitik jarraitzan dute abentura.

Duela aste batzuk hasi zen zuen senideen ibilbidea, nola ari zarete bizitzen euren egitasmoaren nondik norakoak?

Hasiera batean pixkat larrituta geunden, ilusio asko zeukaten arren, ez baitira gaztetxo batzuk eta oso bidaia luzea baita egiten ari direna.

IZASKUN GUERRERO (Laudio, 1980) Adolfo Guerreroren alaba da. Bere aitak Huelvako Rocioko feriara abiatu zuen bidaia duela aste batzuk. Hiru lagun gehiagorekin ibilbide osoa mandoz egin nahi du. Euren senideek eta lagunek urrutitik jarraitzan dute abentura.

Duela aste batzuk hasi zen zuen senideen ibilbidea, nola ari zarete bizitzen euren egitasmoaren nondik norakoak?

Hasiera batean pixkat larrituta geunden, ilusio asko zeukaten arren, ez baitira gaztetxo batzuk eta oso bidaia luzea baita egiten ari direna.

Lehenengo egunetan, Extremadurara heldu arte, oso eguraldi txarra izan dute eta asko busti dira, baina bidaia aurrera doa eta jendearen harrera beroari esker lehenengo eguneko ilusioa mantentzen dute.

Aspaldi iragarri zizueten bide luze hori egiteko asmoa zutela. Nola jaso zenuten berria? Serio hartu zenuten hasieratik?

Aspaldidanik izan genuen egitasmo honen berri. Orain dela zortzi urte gora behera hasi ziren ideiari forma ematen eta hilero dirua aurrezten.

Hasieran ez genuen serio hartzen, baina laurak jubilatu ostean, bidaiari buruz serioago hitz egiten eta etapa guztiak antolatzen hasi ziren, ibilbide osoa 30 kilometro gutxi gorabeherako tartetan zatituz, mandoekin ibiltzeko ohitura duen jenderen aholkua jarraituz, eta tarte horiek autoz igarotzeko elkartzen ziren laurak, aurkitu zitzaketen zailtasunei irtenbide edo alternatiba bilatzeko.

Kilometro ugari egin dute dagoeneko, zer nolako harrera izan dute igaro dituzten herrietan, pasadizoren bat nabarmenduko zenukete?

Egia esan ez genuen espero topatzen ari diren harrera izugarria. Lau lagunen arteko bidaia izaten hasi zena, komunikabideetan eman zaien arreta dela eta, estatu osoko abentura bilakatu dela dirudi, jende pila plazaratu baita haien alde, bidean zehar beraien etxeetan lo egitera gonbidatu eta mandoentzat lekua bilatu diete, janaria eskaini, etab.

Jendeak facebook bidez jarraitzen du bidaia eta animoak bidaltzen dizkie, ezagutzen ez ditugun pertsona pila jarri da gurekin kontaktuan sare sozialen bidez bidaiariei nola lagundu ahal dieten galdetzeko.

Ezin dugu ia sinetsi mugimendu hau guztia!

Egunero hitz egiten duzue eurekin, zer nolako sentsazioa jasotzen daukazue?

Bai, egunero hitz egiten dugu beraiekin eta oso pozik daude esperientziarekin. Haiek ere ezin dute sinetsi jasotzen ari diren harrera leku guztietan.

Ez dakite nola eskertu ahal izango duten hainbeste abegi ona.

Bidaiaren harira nolabaiteko polemika egon da. Batzuek aurka egin dute eta beste batzuek alde, eta gainera komunikabide askoren arreta izan dute. Nola bizi izan duzue zuek hori guztia? Eta eurek?

Bai, egia da polemika izugarria sortu dela. Sinadura bilketa hasi zenean alde batera geratu ginen, bai gu (senide eta lagunak) eta baita bidaiariak ere.

Iritzi guztiak onartu behar ditugun arren, ez dugu kontsideratzen egiten ari direna bi mandoak kaltetu ditzakeenik.

Arabako Foru Aldundiaren albaitariak bere onarpena eman zien proiektua azaldu ziotenean, eta mandoen bizimoduari eta beharrei buruz asko ikasi dute bidaia hasi baino lehen. Badakite eskuartean daukatena, ez dute joko modura hartzen, mandoak oso ondo zaintzen dituzte.

Nahiz eta esperientzia izugarria bizitzen ari diren, gogoak dituzue itzuli daitezen?

Jakina, elkar ikusteko irrikan gaude, baina orain garrantzitsuena beraien helburua betetzea da, gure Erroke Deunaren estandartea Rociora eramatea, hain zuzen


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide