"Nire lanekin saiatzen naiz oihanaren ahotsa izaten"

Erredakzioa 2016ko api. 28a, 17:47

OMAR RODRIGUEZ SILVA (KOLONBIA, 1968) margolaria da eta Keska Tabernan inauguratuko du erakusketa maiatzaren 1ean. Bere lanak Amazoniaren ingurukoak dira eta elkarrizketan azaldu du bere harremana lurralde horrekin.

Maiatzaren 1ean erakusketa inauguratuko duzu Keska Tabernan, nolakoa da?

OMAR RODRIGUEZ SILVA (KOLONBIA, 1968) margolaria da eta Keska Tabernan inauguratuko du erakusketa maiatzaren 1ean. Bere lanek Amazoniaren ingurukoak dira eta azaldu du bere harremana lurralde horrekin.

Maiatzaren 1ean erakusketa inauguratuko duzu Keska Tabernan, nolakoa da?

13 lan egongo dira ikusgai erakusketan. Horiekin kontzientzia zabaldu nahi dut eta jakinarazi landarediaren eta faunaren aberastasunak. Azken finean, guztiona da eta guztion lana da etorkizuneko belaunaldiek gozatu ditzaten.

Nire lanekin saiatzen naiz oihanaren ahotsa izaten, arriskuan baitago pertsona krudelen eta euren interes ekonomikoen ondorioz. Ez zaie axola naturaren komunitate zaintzaileak egotea, munduak ez gaitu ezagutzen.

Nire lanak Amazoniaren edertasun naturalaren alegoria dira.

Ekintzailea izateagatik Kolonbiatik ihes egin behar izan zenuen?

Nire herrialdean mehatxuak nituen legez kanpoko talde armatuen aldetik. Gure lurraldera heldu ziren beldur erregimena areagotzera, oihana txikitzera eta ibaiak pozoitzera legez kanpoko meategien bitartez.

Nola hasi zinen artearen munduan?

6 urterekin hasi nintzen gurasoen etxeko hormak margotzen. Nire lehenengo erakusketa Leticiako José Eustasio Rivera Ikastetxean izan zen. Bertan ezagun egin nintzen margolari eta eskultore gisa. 14 urterekin izan zen hori.

Zein izan da zure lorpen handiena?

Garrantzitsutzat jotzen dut Kolonbiako Errepublikako Kongresuaren aitorpena, “Ordena, duintasuna eta aberria” domina eman zidan bigarren batzorde konstituzionalak, hain zuzen.

Dena den, nik bilatzen dut lege bat Nazio Batuek babestu eta zaindu dezaten Amazonia zein herri aborigenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide