Esti Urresolak bere lehenengo film luzea zuzendu du EITBrentzat

Erredakzioa 2016ko api. 27a, 10:20

Esti Urresola zinemagile laudioarrak “Voces de papel” dokumentala egiten ari da EITBrentzat. Film luzea da eta Jose Antonio Agirre Lehendakariaren inguruko proiektu zabal baten harira sortu da.

Berez, aurten 80 urte beteko direnez lehenengo Eusko Jaurlaritza sortu zenetik, Jose Antonio Agirreri buruzko 6 film prestatzen ari dira; 5 dokumental eta pelikula bat.

Dokumental horietako bat da “Voces de papel” eta Esti Urresola bukatzen ari da egun -edizio lanetan dihardu-.

Proiektuak landu du Eresoinkaren ibilbidea; abesbatza horren bitartez Agirrek sustatu nahi zuen euskal kulturaren jakintza eta zabalkundea, faxismoaren kontrako ekimen gisa bultzatu baitzuen.

Pablo Ibarluzea ere proiektuan

Filmak oroimena, kultura, identitatea eta mugimenduaren inguruko hausnarketa da, besteak beste. Horregatik, pertsona ugariren lekukotzak eta iritziak jaso ditu zuzendari laudioarrak: abesbatzaren kide ohi batenak, euskal artistenaak, ikerlari batenak... eta horien artean Pablo Ibarluzea ere badago, Mugimenduaren Antzerkian aditua baita.

Hainbat lekura jo du Esti Urresolak eta Gasteizen, Parisen, Iparralden, Donostian edo Bilbon grabatu ditu irudiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide