Gardea auzuneak jaiak ospatuko ditu maiatzaren 3tik 8ra

Erredakzioa 2016ko api. 27a, 08:32

Gardeako auzoak Santa Kurutze jaiei ekingo die maiatzaren 3an, asteartean. Egun horretan Andere abesbatzak 12:00etako mezan parte hartuko du eta horren ondoren kontzertua eskainiko du. Gizarte Etxean luntxa prestatuko dute bertaratzen diren guztientzat.

Gardeako auzoak bere Santa Kurutze jaiei ekingo die maiatzaren 3an, asteartean. Egun horretan Andere abesbatzak 12:00etako mezan parte hartuko du eta horren ondoren kontzertua eskainiko dute. Gizarte Etxean luntxa prestatuko dute bertaratzen diren guztientzat.

Festetako egitarau oparoan, hala ere, haurrak izango dira protagonistak. Maiatzaren 7an, larunbatean, goizeko 11etatik aurrera jolas parkea eta makilaje tailerra izango dute Gardeako Kultur Guneko atzealdeko jolastokian 14:00ak arte. Arratsaldeko 16:30etan buruhandiekin jolasteko aukera izango dute Galtzagorri Kultur Taldearen eskutik. 17:30etan Patata Tropikalak 'Nada es lo que parece' ikuskizuna eskainiko die txikiei. 18:45etatik aurrera txokolata izango dute eta 19:45etan DJ Xaiborrek 'Euskalzumba' bere emanaldi berriari ekingo dio 21:00ak arte kiroldegiko aparkalekuan.

Jaiak maiatzaren 8ko eguerdian amaituko dira. Goizean Lankaietako Lagunak txistulariek eskainiko dute kalejira eta Kilkerrak antolatutako euskal dantzen emanaldia hasiko da 12:00etan. 

 

Bolatokiko Santa Kurutze Sari Nagusia

 

Maiatzaren 6 eta 7an, ostirala eta larunbatean, Gardeako bolatokiak hartuko du Ruperto Urkijo Bolatoki Klubak urtero antolatzen duen Bolatokiko Santa Kurutze Sari Nagusia. Gaztee txapelketa izango da ostiralean 17:30tik 18:30ra eta larunbat goizean, 10:30etatik 11:30etara. Senior eta emakumeen kategoriaren txanda, berriz, ostiralean izango da, 18:30etik 20:00etara eta larunbatean 11:30etatik 12:30era. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide