Danborrada eta Barraskiloak San Prudentzio ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2016ko api. 26a, 08:52

San Prudentzio egunak hainbat hitzordu utziko du eskualdean, herri arabarretan, hain zuzen:

San Prudentzio jaieguna dela eta kalejiran aterako da Laudioko Danborrada, Prudentzio Deunaren bezpera gauean, apirilaren 27an, hain zuzen. Gaueko 22:00etan geratu dira Laudioko Aldai Plazan danborrak astintzen hasteko eta herrian zehar arituko dira kalejiran, danborren soinuarekin.

Gauerdiko 24:00etan, udaletxe aurrean, San Prudentzio Erretreta joko dute Arabako Zaindariaren omenez, aurtengo Danborradari amaiera emanez.

Prudentzio Deunaren jaieguna dela eta kalejiran aterako da Laudioko Danborrada, Prudentzio Deunaren bezpera gauean, apirilaren 27an, hain zuzen. Gaueko 22:00etan geratu dira Laudioko Aldai Plazan danborrak astintzen hasteko eta herrian zehar arituko dira kalejiran, danborren “tun-tunarekin”. Gauerdiko 24:00etan, Udaletxe aurrean, Prudentzio Deunaren Erretreta joko dute Arabako Zaindariaren omenez, aurtengo Danborradari amaiera emanez.

Halaber, igandean, maiatzaren 1an, XXIV. Barraskiloak Saltsan Gastronomia Lehiaketa izango da Laudioko Plazan eta antolatzaileek (Rakatapla eta Boilur) prestatutako barraskiloak dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoak 12:30etatik aurrera.

Barraskilo lehiaketan parte hartzeko

Barraskiloak Saltsan Gastronomia Lehiaketan parte hartu nahi duen edonork adin nagusi izan beharko du eta ondorengo arauak bete beharko ditu:

  • Prestatutako kazola bakoitzean, gutxienez 200 barraskilo egon beharko dira
  • Behar diren osagai guztiak partaideek eraman eta aukeratuko dituzte
  • Barraskiloak garbituta eta egosita eraman ditzakete
  • Lehiakide bakoitzak bere sutegia eramango du
  • Sukaldari bakoitzak bi laguntzaile izango ditu eta lehiakideak egongo diren lekuan ezin izango du beste edonor egon

Lehiaketaren antolatzaileek parte hartzaileek izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko prest egongo dira goizeko 9:00etatik aurrera. Izan ere, izena emateko epea 10:30etan itxiko da, doakoa da, eta kazolak 12:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte. Epaimahaiak parte hartzaileen kazolak dastatu ostean - aurkezteko modua, puntuan egotea eta zaporea puntuatuko dute-  sari banaketa egingo da. Bost sari egongo dira eta partaide guztiei oroigarri bana emango zaie:

  1. 150€, trofeoa eta txapela
  2. 120€ eta trofeoa
  3. 90€ eta trofeoa
  4. 72€ eta trofeoa
  5. 60€ eta trofeoa

Epaimahaiak irabazletzat izendatutako barraskilo kazolak, antolatzaileen esku geratuko dira. Epaimahaia antolatzaileekin zerikusirik ez duten pertsonek osatuko dute beti eta haien erabakia apelaezina izango da. Horrez gain, lehiaketa ospatzen ari den bitartean gorabeheraren bat gertatzekotan, antolatzaileek ez dira horren erantzule izango.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide