Espainiar Gobernuaren errekurtsoa dela eta frackingari buruz eztabaidatuko dute berriro udalbatzan

Erredakzioa 2016ko api. 25a, 12:17

Frackinga izango da eztabaidagai berriro -laugarren aldiz- Laudioko udal osoko bilkuran. Izan ere, EH Bilduk mozioa aurkeztu du udalak eska diezaion Espainiako Gobernuari ken dezan jarri duen helegitea. Apirilaren hasieran gobernu espainiarrak iragarri zuen eramango zuela Auzitegi Konstituzionalera EAEn onartutako haustura hidraulikoaren aurkako legea.

103.000 sinadura EAEn

2015eko ekainaren 30ean sortu zuen Eusko Legebiltzarrak arau hori Herri Ekimen Legegilearen bitartez. 103.000 sinadura baino gehiagok babestu zuten egitasmoa frackinga egin ez dezaten EAEn.

Hori dela eta, EH Bilduk mozioa aurkeztu du; koalizio independentistak uste du PPren gobernuak ez duela zilegitasunik erabaki hori hartzeko -hauteskundeek ez baitute hautatu- eta gainera, azpimarratu du euskal herritarren burujabetasuna urratzen duela.

5.000 sinadura eskualdean

Frackingaren aurkako Herri Ekimen Legegilea arrakastatsua izan zen Aiaraldean eta 5.000 sinadura baino gehiago jaso ziren eskualdean. Laudion ia 2000 sinatzaile egon ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide