Omniak kritikatu du alderdi guztien parte hartzerik gabe egitea Aiarako Koadrilako egoitzari buruzko proposamena

Erredakzioa 2016ko api. 20a, 07:35

Omniak kritikatu du EH Bilduk eta EAJk proposatzea Laudioko udaletxe zaharra Aiarako Koadrilaren egoitza izatea. Taldeak salatu du herriko bi alderdi nagusien artean adostu dutela proposamena gainerakoekin hitz egin gabe.

Omniak kritikatu du EH Bilduk eta EAJk proposatzea Laudioko udaletxe zaharra Aiarako Koadrilaren egoitza izatea. Taldeak salatu du bi alderdi nagusien artean adostu dutela proposamena gainerakoekin hitz egin gabe.

Proposamena hurrengo udal osoko bilkuran eztabaidatuko dute eta Omniaren ustez batzorderen batean landu beharreko gaia da, udalbatzara heldu baino lehen.

Omniaren mozioak

Alderdiak hiru mozio aurkeztu ditu hurrengo udal osoko bilkuran eztabaidatu dezaten. Hasteko, Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko kontu-ikuskaritza eskatuko du, 2001. urtetik izan duen defizita aztertzeko. Auditoretza publifikazioa baino lehen gauzatu beharko litzateke. Izan ere, udala eta Eusko Jaurlaritza harremanetan daude sare publikoak har dezan bere gain ikastetxearen kudeaketa.

Alderdiaren bigarren ekimenak landuko du energiaren esparrua. Berez, Omniak proposatuko du hornidura elektrikoari lotutako kontratu guztiak bakarrean esleitzea. Gainera, esleipenak lehenetsi beharko luke enpresa izatea kontsumo kooperatiba, ordaintzen ez duenari elektrizitaterik gabe ez uztea etxean. Horrez gain, exijitu beharko litzaioke energia berriztagarria erabiltzea.

Bukatzeko, Omniak beste iniziatiba bat aurkeztu du ondare kultural izendatzeko zenbait kultur elkarte. Horri esker, tratu hobea lortuko lukete udalarekin. Hori erabakitzeko 3 irizpide proposatzen du alderdiak; teknikoa, politikoa eta herritarrena. Horietako kolektibo bakoitzak erabakiaren herena izango luke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide