Laudioko Udalak Ermualdeko apaizetxea birgaituko du hasiera batean eraikinaren estaldura aldatzeko egitasmoa zena azpiegitura martxan jartzeko prest uzteko plana bihurtuko duelarik.
2016 urteko aurrekontu zirriborroak 140.000 euroko partida izango du xede horrekin, eta jadanik 2015 urtean teilatu konponketarako aurreikusitako 30.000 euroak gehituta, 170.000 euro erabiliko dira guztira proiektuan.
Udal zerbitzu teknikoak lanean ari dira dagoeneko proiektua idazten. Behin onartuz gero, lanak 4 hilabeteko epean burutzea espero da.
Ermualdeko elkargunea
Ermualderako premiazko azpiegitura dela adierazi du Jon Ander Altube lehen alkate ordeak egitasmoa aurkeztean, “Antzinako taberna elkargune, zerbitzu komunetarako esparru bezala berreskuratuko nahi dugu. Erreferentzia gune bat sortu behar dugu Ermualdean, dinamizatzaile, elkargune edo zonaldeko eragile bezala funtzionatuko duena” adierazi du.