Feminismoa eta berdintasuna lantzeko tailerrak Faktoria Lilaren eskutik

Erredakzioa 2016ko api. 18a, 08:54

Laudioko Udaleko Berdintasun arloak doako hiru ikastaro prestatu ditu maiatzerako. Horietan feminismoa landuko dute hainbat dinamika eta ikuspuntu desberdinen bitartez.

Saioetako partaide kopurua mugatua da, beraz, aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Berdintasun zerbitzuak udaletxean dituen bulegoetara jo daiteke horretarako edo 94 403 48 50 telefonora deitu.

Laudioko Udaleko Berdintasun arloak doako hiru ikastaro prestatu ditu maiatzerako. Horietan feminismoa landuko dute hainbat dinamika eta ikuspuntu desberdinen bitartez.

Saioetako partaide kopurua mugatua da, beraz, aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Berdintasun zerbitzuak udaletxean dituen bulegoetara jo daiteke horretarako edo 94 403 48 50 telefonora deitu.

Faktoria Lila

Batetik, Faktoria Lilak gidatutako “Desprintzesatze” tailerra egingo dute, maitasun erromantikoaren dinamikek emakumeari suposatzen dizkioten bizipenak landu eta bakoitzak nahi duena izateko askatasuna izateko erremintak planteatuta. Maiatzaren 19an eta 26an izango dira saioak herriko Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

"Bellas a lo bestia"

Faktoria Lila elkarteak ere “Bellas a lo bestia” saioa eskainiko du maiatzaren 21ean eta 28an. Horretan gaur egungo gizartean ezarrita dagoen edertasun ereduaren gaineko hausnarketa gauzatuko dute eta, horrekin batera, haurtzarotik barneratzen diren estereotipo eta rolak jorratuko dute partaideek, emakumeengan horrek duen eragina komentatzeko. Ikastaroa goizez izango da, 10:00etatik 13:00era Kultur Etxean.

Feminismoa

Horretaz gain, mugimendu feministaz arituko den tailerra ere eskainiko dute. Maria Luisa Rebolledo Deschamps adituaren eskutik, mugimenduaren ibilbide soziala landuko dute, emakumeen egungo egoeraren barruan lorpenak eta aurrerapausoak emateko horrek izandako eraginaren aldeko kontzientziaren inguruko hausnarketa eginez.

Azken ikastaro hori maiatzaren 24, 25, 31n eta ekainaren 1ean izango da Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide