Laudioko lau erretiratuen Sevillako "El Rocio-ra" erromesaldia gelditzeko eskatu dute eta herrian babes gehiago eman diete

Aimar Gutierrez Bidarte 2016ko api. 16a, 13:02

Laudioko lau erretiratuk Huelvako “ElRocio-ra” erromesaldia abiatu zuten iragan apirilaren 2an, bi mandok tiratutako gurdian. Maiatzaren 8an aurreikusten dute Huelvara heltzea 1.000 kilometro baino gehiago zeharkatu ostean, guztira 45 bidaia egun.

Laudioko lau erretiratuk Huelvako “ElRocio-ra” erromesaldia abiatu zuten iragan apirilaren 2an, bi mandok tiratutako gurdian. Maiatzaren 8an aurreikusten dute Huelvara heltzea 1.000 kilometro baino gehiago zeharkatu ostean, guztira 45 bidaia egun.

Animalien defentsaren aldeko hainbat eragilek sinadura bilketa abiatu dute change.org izeneko atari digitalean. Eragile horiek bi mandoen esplotazioa salatu dute erretiratu taldearen gozamen hutserako eta azken zazpi urteetan, Huelva “ElRocio-n”, 107 zaldi baino gehiago hil direla azpimarratu nahi izan dute. Eskaera zuzena egin diote Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari erromesaldia eten dezaten.

Laudioarren babesa

Familia eta lagunak lau erretiratuen defentsan agertu dira. Egunean 30 kilometro besterik ez dituztela egiten adierazi dute eta bost egunean behin atseden egun bat hartzen dutela, bai eta bidearen %80a oinez egiten dutela ere, mandoekin batera.

Bidaian zehar igarotzen dituzten herrietan jasotzen ari diren tratu ona ere azpimarratu dute.

Familiarekin zer ikusirik ez duen norbanako batek, erromesaldiaren aldeko beste sinadura bilketa bati ekin dio aurreko atari digital berdinean, “Tradizioei errespetua” lelopean. 750 sinadura bildu ditu orain arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide