Streaming bidez emango du aiaraldea.eus-ek IRT Etiopia lasterketa

Erredakzioa 2016ko api. 15a, 12:08

Igandean gauzatuko dute bigarren aldiz IRT Etiopia elkartasun lasterketa Laudion. Hori dela eta, aiaraldea.eus web-atariak streaming teknologia erabilita igorriko du lasterketa.

Ekimen solidarioan parte hartzeko aukera dago oraindik. Berez, sustatzaileak egongo dira Laudioko Plazan ostiralean eta larunbatean. Ekarpena egin nahi duenak, hurbildu besterik ez du egin behar.

Igandean gauzatuko dute bigarren aldiz IRT Etiopia elkartasun lasterketa Laudion. Hori dela eta, aiaraldea.eus web-atariak streaming teknologia erabilita igorriko du lasterketa.

Ekimen solidarioan parte hartzeko aukera dago oraindik. Berez, sustatzaileak egongo dira Laudioko Plazan ostiralean eta larunbatean. Ekarpena egin nahi duenak, hurbildu besterik ez du egin behar.

Lasterketaren helburua

Laudiok Abay Nilo Azul GKEek antolatzen duen 'In Real Time Run with Ethiopia' lasterketaren bigarren edizioa apirilaren 17an, igandean, izango da.

Bi atletismo proba egingo dituzte Etiopiako Walmara inguruan abiatu duten haur zein helduen alfabetatze hezkuntza programara laguntzeko.

Laudio, Hondarribia, Almussafes, Malaga, Etiopia aldi berean

Aurten Laudio eta Hondarribia dira Euskal Herrian lasterketa hori hartuko duten herri bakarrak. Valentziako Almussafesen eta Malagako Frigilianan ere ekimen solidario honen alde korrika egingo dute egun horretan.

Bi proba mota

Laudio Atletismo Klubak 10:00etan hasiko du lasterketa nagusia, herriko erdigunetik 10 kilometroko ibilbidea izango duen zita.

Aldi berean egingo dute korrika ekimenarekin bat egiten duten beste tokietan zein Walmaran.

Horretaz gain, egun horretan 'Etiopiaren aldeko Familiarteko II. lasterketa solidarioa' ere gauzatuko da, haur zein nagusiei zabalik egongo den 1.500 metroko lehiarik gabeko ekimena.

Sasoian ez daudenei ere parte hartzeko gonbita luzatu die antolakuntzak, ibilbidea paseoan ere egiteko aukera egongo da eta. Parte-hartzeko interesa dutenek www.sailkapenak.com webgunean eman dezakete izena.

Halaber, egun berean, Abay Nilo Azul GKEak hainbat ekintza egingo ditu Laudion. Izan ere, bigarren eskuko produktuak eta joskera eskolan egindako materialak saltzeko denda solidarioa jarriko dute. Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago jasotzeko www.inrealtimeabay.com helbidea kontsulta liteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide