Burdin Hesia bi egunetan egingo dute 2016ko edizioan. Mendi lasterketaz eta mendi ibilaldiaz gain Santa Luziako erronka bertikala izango du.
Erronka bertikala
Erronka bertikala maiatzaren 28an gauzatuko dute. Goizeko 10:00etan Ugarte auzoko plazatik atera eta 4,2 kilometroko igoeraren ostean Santa Luzia elizara heldu beharko dira korrikalariak.
Mendi ibilaldiak
Maiatzaren 29an, berriz, mendi ibilaldiari goizeko 08:15etan emango zaio hasiera Miribillako frontoitik eta Laudioko Lamuza Parkea izango da helmuga. Bi ibilbide egiteko aukera egongo da, gogortasun desberdinekin;17 edo 22 kilometrokoak, alegia.
Lasterketa
Lasterketa 09:30ean abiatuko dute eta irteera eta helmuga lekuak berdinak dira. 24 kilometro bete beharko dituzte korrikalariek.
Partaidetza
Izena emateko bi web orrialde erabili daitezke: www.runedia.com eta www.herrikrosa.eus. Hala ere, Laudion Olimpus kirolak dendan ere egiteko parada dago. Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago izena emateko aukera egongo da.
Erronka: 5 euro.
Mendi ibilaldia: 9 aurretik eta egunean 12 euro.
Lasterketak 12 aurretik eta egunean 15 euro.
Erronka + lasterketa: 15 euro.