"Koloretako Txoriak" filmak kulturartekotasuna lantzeko balio izatea espero dugu"

Erredakzioa 2016ko api. 14a, 08:40

LUISAN GARCIA (Laudio, 1964) "Koloretako txoriak" filma laburraren sortzaileetarikoa da. Pasa den astean estreinatu zuten eta jende askok ikusi zuen. Kulturartekotasuna lantzen du pelikulak.

Nola sortu zen filma laburra egiteko ideia?

Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkateak izan zuen ideia. Gurekin harremanetan jarri ziren eta eurekin zein zuzendariarekin bildu ginen eta zenbait klasetan parte hartu genuen.

Aldi berean, jolastoki orduan eta ikastetxeko sarrera eta irteeretan egon ginen ikusteko zer nolako portaera daukaten ikasleek euren artean.

Nola landu duzue gidoia?

Erakutsi genien zer nolako ideiak genituen eta zer kontatu nahi genuen. Gero guk interpretatu genituen erantzunak gidoiarekin jarraitzeko.

Gidoia egiten Luis Santos eta Luisan Garcia aritu gara, eta eskertu nahi dugu Juan de Clausen lana.

Zer nolako harrera izan du pelikulak?

Egia esanda, ezustean harrapatu gintuen harrerak. Estreinaldira jende ugari etorri zen. Jesus Maria Prietok emandako hitzaldia ere ezustean harrapatu gintuen; kulturartekotasunari buruz hitz egin zuen filma baliatuta.

Zein izango da filmaren ibilbidea?

Bilera bat falta bada ere elkartearekin, asmoa da ikastetxetan eskaintzea, bai hitzalditan zein material pedagogiko gisa kulturartekotasunaren inguruan, jende gehiagorengana heltzeko eta kontzientzia sortzeko.

Beste aukera bat da lehiaketetan parte hartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide