Laudioko Udalak aurkeztu berri du Ondasun Higiezinen Zergaren -OHZ- kudeaketan 2015ean emandako hobarien balantzea. Orotara 102.801 euroko balioa duten hobariak aitortu dizkie 840 herritarri, jasotako eskaeren %92,5a.
Hobariek aitortzen dizkiete %20tik %90ra bitarteko beherapena OHZren kitapenean 0 eta 21.000 euroko errenta tartean dauden familiei.
Honez gain, beste 232 herritar zatikako ordainketa aukeraz baliatu dira 2015ean zerga ordaintzeko orduan.
Zerga izozketa
Neurri biak azken ekitaldietarako Udalak adostuta duen OHZren ezarpen tasaren izozketaren osagarriak dira, 2016ko ordenantza fiskalak ere bere horretan mantenduko ditu.
Izan ere, zerga horren kudeaketan Arabako Foru Aldundiak 2011. urtean burututako Laudioko balore katastralen egunerapenak sortutako igoerak herritarrengan izan duen eragina leuntzeko neurriak dira.