Laudioko Kick Boxing eta Tae Kwon Do taldeek domina sorta eskuratu dute asteburuan.
Tae Kwon Do
Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu zuten igande goizean Euskadiko Tekniken Txapelketa. Laudioarrek 4 domin ekarri zituzten: Maider Astobizak urrezkoa irabazi zuen Free Style kategorian eta zilarra Poomsae diziplinan. Urko Herrerok zilarra bereganatu zuen Free Stylen eta Olga Gutierrezek urrea Master 2 kategorian.
Kick Boxing
Bestalde, Ivan Espirituk eta Iker Arzak zilarrezko dominak lortu zituzten Zallan egindako WAKO Kick Boxing txapelketan. Dani Tojok ere ondo borrokatu zuen, baina bere kideen ustez, ez zuen puntuazio egokia jaso epaimahaiaren aldetik.