Hauteskundetan lan egiteko lan poltsa irekiko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko api. 12a, 09:52

Hurrengo hauteskundeetan administrazioaren ordezkari izateko lan poltsa irekiko dute Laudion. Lan poltsa osatzeko prozesua aurreko hauteskundeetan erabili dena izango da.

Kontratatutako pertsonak ez du udalarekin inongo lan harremana ekartzen, aukeratua izateak dagokion administrazioak lan horretarako ezartzen duen dieta kobratzeko eskubidea suposatuko du bakarrik.

Lan poltsan parte hartzeko baldintzak

Lan poltsan parte hartzeko bete beharrak lau dira:

Hurrengo hauteskundeetan administrazioaren ordezkari izateko lan poltsa irekiko dute Laudion. Lan poltsa osatzeko prozesua aurreko hauteskundeetan erabili dena izango da.

Kontratatutako pertsonak ez du udalarekin inongo lan harremana ekartzen, aukeratua izateak dagokion administrazioak lan horretarako ezartzen duen dieta kobratzeko eskubidea suposatuko du bakarrik.

Lan poltsan parte hartzeko baldintzak

Lan poltsan parte hartzeko bete beharrak lau dira:

  • Lan poltsa eratzen den momentuan langabea izatea egiaztatzea   
  • Laudion erroldatua egotea
  • Batxilergo edo LH2 mailako titulazioa izatea
  • C1 euskara maila izatea

Maiatzaren 18an argitaratuko da aukeratutakoen zerrenda

Izena emateko epea maiatzaren 2tik 16ra luzatuko da. Udaletxean, goizeko ordutegian, 9:00tik 13:00ra, hurrengo dokumentazioa erakutsi beharko da:

  • Eskaera idatzia
  • NAN-a, pasaportea edo dokumentazio baliokidea
  • Lan poltsan izena emateko baldintzak betetzeko akreditazioa
  • Aurreko hauteskunde prozesuren batean administrazioaren ordezkari izendatua izatearen akreditazioa (hala izan bada)

Pertsonen hautaketa egingo da zozketa publikoaren bidez maiatzaren 18an 12:00etan, Laudioko Udaletxean. Lehentasuna izango dute aurretik hauteskunde prozesuren batean parte hartu duten pertsonek. 

Hauteskunde egunean administrazioaren ordezkariaren zereginak hurregoak dira: datuak igortzeko gunea informatzea, bai partehartze datuak zein zenbaketa datuak emanda, hauteskunde mahaietan laguntzea eta hauteskunde materiala eskuragai egoteaz arduratzea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide