Natxo Urkixo alkatea Bruselasen egon da errefuxiatuen krisia lantzeko, besteak beste

Erredakzioa 2016ko api. 11a, 12:38

Bruselasen egon zen pasa den astean Laudioko alkatea Natxo Urkixo, REALPE europar tokiko erakunde aurrerakoien sareak deituta.

Nazioarteko sareak jardunaldiak gauzatu zituen asteazkenean eta ostegunean. Bi gai izan zituzten ardatz; austeritate politika eta errefuxiatuen krisialdia.

Bruselasen egon zen pasa den astean Laudioko alkatea Natxo Urkixo, REALPE europar tokiko erakunde aurrerakoien sareak deituta.

Nazioarteko sareak jardunaldiak gauzatu zituen asteazkenean eta ostegunean. Bi gai izan zituzten ardatz; austeritate politika eta errefuxiatuen krisialdia.

Austeritatearen inguruan aritu ziren asteazkenean; babes soziala eta kultura esparruetan eskaintzen diren diru-laguntzak ez murrizteko hautua hartu zuten bertaratutakoek.

Errefuxiatuei dagokionez, udalek ondorioztatu zuten dena prest izan behar dutela errefuxiatuak hartzeko.Politikari laudioarrak nabarmendu du herrian aspaldi egokitu zituztela bi etxebizitza errefuxiatu siriarrek erabili ditzaten, baina Espainiar Gobernuak ez duela ezer egin pertsona horiek ekartzeko.

Gainera, salatu zuten Europar Batasunak eta Turkiak sinatutako ituna errefuxiatuak kaleratzeko.

EH Bilduko ordezkaritza

Natxo Urkixok EH Bilduko beste ordezkari batzuekin bidaiatu zuen; Miren Larrionekin (Gasteizko Udaleko EH Bilduko bozeramailea) eta David Crestelo eta Amets Jauregizarrekin (Plentzia eta Bakioko alkateak, hurrenez hurren).

Natxo Urkixok azaldu du Bruselasen polizia eta militarrak zeudela nonahi, hala ere, herritarren artean arrunta zela giroa.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide