Laudioko San Roke 2016 jaietako kartela hautatzeko lehiaketa abiatu du udalak. Maiatzaren 20a izango da epemuga; egun horretako 14:00ak arte zabalik egongo da obrak entregatzeko aukera udaletxeko Kultura, Kirola eta Jaien Arloan.
Txapelketaren XXXVII. edizioan maiatzaren 28tik ekainaren 5era Kultur Etxean ikusgai egongo dira obrak, ekiteko hautaketa prozesuari.
Fase horretan epaimahai teknikoaz gain, herritarrek ere bozkatzeko aukera izango dute. Artista irabazleak 1.200 euro jasoko ditu.
Aurten ere haurrentzako lehiaketa egongo da. Umeek egindako kartel lehiaketan 6 eta 12 urte arteko gaztetxoek parte hartzeko aukera izango dute. Bi lehiaketa horien oinarriak www.laudio.eus webgunean kontsulta daitezke.