“Uda ondoren Laudion geratzeko intentzioa daukat, lana aurkituz gero”

Erredakzioa 2016ko api. 11a, 18:42

KORO ALLENDE (Laudio, 1993) Italian dago lanean, Erroman, Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker. Bere esperientziaren berri eman du.

KORO ALLENDE (Laudio, 1993) Italian dago lanean, Erroman, Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker. Bere esperientziaren berri eman du.

Elkarrizketa hau atzerrira lanera edo lan bila joan diren aiaraldearrei buruzko serie baten parte da. Serieko beste elkarrizketak ikusteko egin klik hemen.

Zer dela eta erabaki zenuen atzerrira joatea lan bila? Nola bukatu zenuen Italian?

Unibertsitateko praktikak Galdakaon egin nituen eta amaitzean, Euskal Herritik kanpo nola lan egiten den ikusteko gogoa piztu zitzaidan. Beraz, psikologiako gradua bukatzean atzerrian praktikak edo lan egiteko aukerak bilatzen hasi nintzen.

Betidanik gustatu zait Italia. Familiarekin atzerrira egindako lehenengo bidaia Erromara egin genuen eta ondoren lagunekin “interraila” egin nuen herrialde horretatik. Gainera, unibertsitateko hirugarren urtea Padovan eman nuen, Venezia ondoan dagoen hiri batean. Esperientzia horien guztien ondoren, ez neukan beste aukerarik, herrialde horretara bueltatu behar nintzen lanera.

Nola lortu zenuen orain duzun lana? Nolakoa da?

Eusko Jaurlaritzak eskeintzen dituen Global Training beketako bat lortu nuen.

 

Herrialde askotara joateko aukera neukan, Filipinas eta Mexikora, besteak beste, baina italiera hitz egiten dudanez eta herrialdea gustatzen zaidanez, Erromara etortzea pentsatu nuen”

 

Gainera, nire ikasketekin erlazionatutako lanpostua da hemengo hau.

Nazioarteko erakunde batean lan egiten dut, hezkuntza, kultura eta integrazio projektu internatzionalak planifikatu, landu eta garatu egiten ditugu. Gazteria gaur egungo egoera sozialaz kontzientziatzen saiatzen gara, azken boladan hain pil-pilean dagoen errefuxiatuen eta etorri berrien gaiaren inguruan, batit bat.

Badago bertako gobernuaren partetik bertara joandako pertsonentzako laguntzarik? Batenbat jaso izan duzu?

Ez, Italiako gobernuaren partetik ez dut laguntzarik jaso. Hala ere, lan egiten dudan erakundeak ostatua eman zidan lehenengo egunetan eta behar dudan guztietan laguntzen naute.

Zure egoera berdinean edo antzekoan dagoen jende gehiago ezagutzen duzu? Zer nolako egoera bizi dute?

Nirekin Bilboko beste neska batek lan egiten du, Global Training bekarekin ere etorri dena. Euskaldun gutxi batzuk ezagutzen ditut nik Erroman, guztiak Erasmus-a egiten ari dira eta esperientzia nahiko ezberdina dela uste dut, nik biak bizi izan baititut.

Bestalde, Europako beste herrialde batzuetan dagoen jendea ezagutzen dut, nire beka berberarekin eta baita beste beka batzuekin dagoena.

Aiaraldea faltan botatzen duzu? Baduzu itzultzea buruan? Zeren arabera itzuliko zineteke?

Bi hilabetetik behin bueltatu naizenez ez dut faltan botatzeko denborarik izan.

Uda ondoren Laudion geratzeko intentzioa daukat, lana aurkituz gero.

 

Baina berriro atzerrira joan behar izatekotan ez nuke arazorik izango, oraindik esperientzia berriak bizitzeko irrikitan nagoelako”


Nolakoa da atzerrian lanean aritzea?

Gure kultura eta Italiakoa nahiko antzekoak dira, beraz ez dut zailtasun askorik topatu. Lankideekin italieraz mintzatzen naiz, eta horretarako ez daukat arazorik, baina lanea berez ingeleraz egiten dugu, eta hau hasieran oztopo txiki bat izan zen, artikulu formalak idatzi behar nituelako eta hainbat herrialdeetako jendearekin ingeleraz hitz egin bhera nuelako. Baina azkenean hizkuntza bat ikasteko modu ezinhobea da eta pixkanaka hobetzen ari naizela uste dut.

Atzerrian lanean aritzea uste nuen bezalakoa izan da. Gainera, lankide gehienak ni baino askoz nagusiagoak dira eta beraien alaba izango banintz bezala tratatzen naute; ez daukat kexarik, beraz.

Zerbait gaineratu nahiko bazenu...

Niri atzerrian egoteak beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera eman dit. Hori dela eta, Euskal Herritik kanpo denboraldi bat ikasten edo lan egiten igarotzearen esperientzia gomendatu nahiko nioke mundua beste begi batzuekin ikusteko gogoa daukan orori.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide