"Badut itzultzea buruan, baina horretarako lan aukerak izan behar ditut Aiaraldean edo inguruan"

Erredakzioa 2016ko api. 10a, 22:56

Bartzelonara lan egitera joan da IÑIGO PAGAZAURTUNDUA (Laudio, 1990). Bere bizipenen berri eman du.

Elkarrizketa hau atzerrira lanera joandako aiaraldearrei buruzko serie baten parte da. Serieko beste elkarrizketak ikusteko egin klik hemen.

Bartzelonara lan egitera joan da IÑIGO PAGAZAURTUNDUA (Laudio, 1990). Bere bizipenen berri eman du.

Elkarrizketa hau atzerrira lanera joandako aiaraldearrei buruzko serie baten parte da. Serieko beste elkarrizketak ikusteko egin klik hemen.

Zer dela eta erabaki zenuen atzerrira joatea lan bila? Nola bukatu zenuen Bartzelonan?
Etxetik hurbil bilatu nuen lehenbizi, baina ez nuen gauza positiborik lortzen. Agian nire bilaketa eremua mugatzen ari nintzela pentsatu nuen eta uda partean curriculumak bidaltzen egon nintzen etengabe. Ez nuen udazkenera arte erantzunik izan, guztiak urrun samar.

 

"Madrilen eta Bartzelonan egin nituen elkarrizketak, eta azkenean Katalunia aldera joateko erabaki zaila hartu nuen"

 

 

Nola lortu zenuen orain duzun lana? Nolakoa da?
Ba interneten dauden lan bilaketarako orrialdeetatik mugitu nintzen, curriculuma igotzen edo zuzenean emailak bidaliaz. Esan bezala, ez nuen erantzun askorik jasotzen; aukera gutxi nituen, beraz. Baina, hala ere, egoera nola dagoen jakinda, nahiko pozik nago lanarekin. Kontsultore informatiko moduan nabil; ikasketak "amortizatzen" nago, beraz. Laudiorekiko dagoen distantzia da gogorren egiten zaidana, baina pixkanaka ohitu beharko naiz.

Badago bertako gobernuaren partetik bertara joandako pertsonentzako laguntzarik?
Nik dakidala ez, PFEZ-aren mobilitate geografikoarengatiko murrizketaz aparte.

Zure egoera berdinean edo antzekoan dagoen jende gehiago ezagutzen duzu? Zer nolako egoera bizi dute?

 

"Nire lanpostu berdinean badaude Madrileko, Valentziako, Sevillako eta baita Argentinako beste gazte asko, eta egoera berdinean. Lehen aukera baten bila"

 

Hori da zailena askotan. Izan ere, bigarren lan aukerak lehen baten ostean etorri behar dira.

Aiaraldea faltan botatzen duzu? Baduzu itzultzea buruan? Zeren arabera itzuliko zineteke?
Noski botatzen dudala faltan! Familia eta lagunak beti ditut gogoan. Azkenean Bartzelonan egotearen kontu hau ez dut lan moduan bakarrik ikusten, baizik eta heziketa pertsonal baten parte bezala. Burua bi tokitan izanda zoratuko nintzateke bestela... Badut bueltatzeko ideia, horretaz konturatu naiz, baina ez dakit noiz itzuliko naizen. Nire burua prest ikusten dudanean, agian. Baina horretarako lan aukerak izan behar ditut Aiaraldean edo inguruan. Edo nire oraingo lana gogaitzea, guztia da posible.

Nolakoa da atzerrian lanean aritzea?
Lanaz aparte, hirira ere ohitu behar zara. Bartzelona oso hiri handia da eta distantziak nahiko luzeak dira. Eta hori kontuan izanda ez dela Madril bezalako makro-hiri zabal bat. Horregatik, hiritik mugitzeko era aldatu behar izan nuen. Adibidez, posible badut bizikleta publikoak erabiltzen ditut, bestela metroa.

Hizkuntza aldetik beti izan dut katalana ikasteko gogoa, eta orain aukera ona daukat, leku guztietan entzuten baitut. Nahiz eta esaldi luze bat sortzeko arazoak izaten ditudan, pixkanaka banabil ikasten. Horretaz aparte, Bartzelona nahiko hiri kutsatua da, eta aire garbia arnastea zaila izaten da batzutan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide