"Hemengo jende asko dago Pragan turismoan lan egiten, euren ikasketekin erlazionatutako lanik topatu ez dutelako"

Erredakzioa 2016ko api. 10a, 14:45

ANDER URKIJO (Laudio, 1990) Pragara joan zen, bertan bizi eta lan egiteko asmoz. Garagardo tourrak eta turismoarekin erlazionatutako beste lan batzuk egin ditu bertan.

ANDER URKIJO (Laudio, 1990) Pragara joan zen, bertan bizi eta lan egiteko asmoz. Garagardo tourrak eta turismoarekin erlazionatutako beste lan batzuk egin ditu bertan.

Elkarrizketa hau atzerrira lan bila joandako aiaraldearrei buruzko serie baten parte da. Serieko beste elkarrizketak ikusteko egin klik hemen.

Zer dela eta erabaki zenuen atzerrira joatea lan bila? Nola bukatu zenuen Pragan?

Lehenbizi esan behar dut ez nekiela zehazki nola bideratu nahi nuen nire bizitza eta atzerrira joateko planak egiten hasi nintzen. Hainbat aukera baloratzen hasi nintzen (Erresuma Batua, Alemania..) baina egun batean Gasteizen denbora askoan ikusi gabeko lagun batekin topo egin nuen kasualitatez eta Pragan gida moduan lan egiten zegoela esan zidan. Patuaren gauza bat izango balitz bezala, momentu hartan Pragarako bidea hartu behar nuela sentitu nuen.

Nola lortu zenuen orain duzun lana? Nolakoa da?

Pragara ailegatzean erresidentzia batean bizitzen egon nintzen eta han Jaen-ko lagun batekin lan egiten hasi nintzen turismoan promozioa eginez eta garagardo tourrak egiten. Hilabete batzuk eta gero Sandemans freetour konpainian lan egiten hazi nintzen mota honetako tourrak egiten, eta orain arte! Tour mota hauetan bezeroa da hiriko bisita zurekin bukatu eta gero zure lana baloratzen duena.

Badago bertako gobernuaren partetik bertara joandako pertsonentzako laguntzarik? Zer nolakoak dira? Batenbat jaso izan duzu?

Nik dakidanez, Erasmus eta lan-praktikez aparte, ez daude beste inolako laguntzarik etorkinentzat.

Zure egoera berdinean edo antzekoan dagoen jende gehiago ezagutzen duzu? Zer nolako egoera bizi dute?

Ba Pragan badaude espainiar asko bizitzen. Asko turismoan daude lan egiten, beraien ikasketekin erlazionaturiko lanik aurkitu ez zutelako. Euskaldunak ere badaude, Eibar eta Altsasuko neska eta mutil batzuk dabiltza hemendik eta hilabete honetan nire pisura Abadiñoko neska bat etorri da bizitzera (Turkia-ko eta Paraguay-ko bi mutil eta Bulgariar neska batekin gabiltza bizitzen). Orokorrean erlazio ona mantentzen dugu guztion artean eta laguntzen gara zeozer gertatuz gero.

Aiaraldea faltan botatzen duzu? Baduzu itzultzea buruan? Zeren arabera itzuliko zineteke?

Ba egia esan, nahiz eta lagunak eta janaria asko faltan bota, momentuz ez daukat itzultzeko intentzinorik. Atzerriko munduko herrialde guztietako pertsonak ezagutu eta gero zure jaioterrian kartzela batean harrapatuta egon zarenaren sentsasioa daukazu eta mundu erraldoi eta ezezagun batean bizitzen ari zarela ohartzen zara. Momentuz, Pragan urte bat gehiago pasatzeko intentzinoa daukat. Gero ikusiko dut, baina Berlin beti izan dut helburu.

Nolakoa da atzerrian lanean aritzea? Zer zailtasun topatu dituzu?

Zailtasun handi bat hizkuntza izan da (Txekiar Errepublikan soilik gazteek hitz egiten dute ingelezez). Txekiarra eslabiar hizkuntza bat da eta nahiko zaila da ikasteko. Deklinatzeko, adibidez, 7 modu ezberdin daude, 2 plural daude (bat bitik laurarte ta beste bat bostetik aurrera) eta 5 kontsonanteko hitzak aurki ditzakezu. “Osteguna”, esate baterako,čtvrtek” esaten da.

 

"Orokorrean kexatzen gara ere txekiar batzuen sinpatia ezagatik. Tratua hotza izaten da askotan eta kostatzen da irribarre bat aurkitzea aurpegietan"

 

Bukatzeko esango nukeen gauza bakarra zera da: psikologian ezagutzen den “konfort esferatik” beldurrik gabe irtetzea erabat gomendatzen dudala. Aberatsagoa egingo zaituen pausua da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide