Guardian enpresa multinazionalak iragarri du zenbait inbertsio egingo dituela Laudioko lantegian bere merkatu kuotak %10ean handitu dadin.
Esate baterako, 5 milioi euro bideratuko ditu elektrofiltroa instalatzeko eta hondakinak birziklatzeko sistema hobetzeko; horrela Kyotoko Protokoloa beteko du.
Produktu berriak
Guardian enpresak 500 langile inguru du eta horiek autoen beirak ekoizten dute. Orain arteko eskaintzari bi produktu berri gehituko diote.
Alde batetik, berotzeko aukera emango duten kristalak egingo dituzte, izotza saihesteko. Bestetik, geruza berde bikoitzeko beirak produzituko dituzte, argi gutxiago sar dadin autoan.
"Float" labea egokitu beharko dute horretarako.