JEZ enpresako langile batek 5 urteko kartzela eskaerari aurre egingo dio Troikaren kontrako mobilizazioan parte hartzeagatik

Erredakzioa 2016ko api. 6a, 10:25

2014ko martxoaren 3an FMIren aurkako manifestazioan parte hartzeagatik atxilotu zuten Iñaki Montes JEZ enpresako langile batzordeko kidea Bilbon, hain zuzen ere. Epaitegiak erabaki du 5 urteko kartzela zigorra eskaera egitea instrukzio fasea bukatu ostean.

Zehazki, fiskalak 2 urte eskatuko dizkio desordenak sortzeagatik eta beste 3 agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. Gainera, 12 hilabeteko isuna ezarri nahi diote eta 214.500 euroko kalte ordainak.

Beharginak errugabea dela aldarrikatu du

Langileak azaldu du berak manifestazioan parte hartu zuela Troikaren politiken aurka gehiengo sindikalak deitu baitzuen. Hala ere, azpimarratu du akusazio guztiak faltsuak direla. Beharginak adierazi du zenbait bideo grabatu zutela kazetariek eta horietan bistako dela berak ez zuela legez kanpokorik ezer egin.

(Hurrengo bideoan 1:49 minutuan ikus daiteke langilearen atxiloketa)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=GxXTiGef9hc width:650 height:350]

Bestalde, nabarmendu du manifestazioaren istiluen hasieran atxilotu zutela eta ez duela ulertzen zergatik egotzi nahi dizkioten gero apurtu ziren gauzen ardura, hau da, 214.500 euroko kalte ordainak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide