“Floro Urquijo” Margolaritza Elkarteak antolatuta, 2008 eta 2015 urte bitartean lehiaketetan saritutako margoen erakusketa egingo dute; apirilaren 8tik 22ra Laudioko Kultura Etxeko Lamuza gelan, alegia.
Inaugurazioa apirilaren 8an izango da, 19:00etan eta egunero irekiko dute. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara ikusteko aukera egongo da. Igandeetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.
Horretaz gain, ikastetxeen bisitak jasotzeko aukera zabalik utzi dute, ikas orduetan, zentroek hala eskatuz gero.
“Floro Urquijo” Margolaritza elkartearen arabera, erakusketarekin Laudio kulturalki aberastea eta hobetzea dute helburu. Hala, azaldu dute 60 eta 70 hamarkadetako margolariak ezagutzea, udaletxean gordetako obrak herritarrei erakustea, parkearen erabilera sustatzea eta ondare kulturalaren harrotasuna sustatzen bilatzen dutela.