Laudioko Udalak 25.000 euro inbertituko ditu Merkataritza-plan estrategikoan. Oraindik esleipena egin behar dute, baina erakundeak adierazi du 6 hilabateko epea izango duela kontratatuko duten enpresak.
Plan estrategikoak zenbait ardatz izango du, PERCO mahaiarekin adostu baitute. Hasteko, herrigunea eta merkataritza kudeatzeko modu berriak aztertu nahi dituzte. .
Zentzu horretan, esparru publiko eta pribatuaren elkarlana lantzeko asmoa daukate, edo aukera aztertu, gutxienez.
Erroldak eta identifikazioak
Herriak daukan potentzialitatea zehazteko herriko kontsumitzaileen, kanpoko langileen eta bisitarien nahiak zein beharrak identifikatuko dituzte. Hori ez ezik, hutsik dauden lokalen errolda osatuko dute.
Azpiegitura publikoak eta ikastetxeak ere aintzat hartuko dituzte. Hori guztia HAPO berria gauzatzeko erabili nahi dute.
Horrela, zer negozio mota eta non kokatu daitekeen definitzeko urratsak emango dituzte. Merkataritza-plan estrategikoa ordaintzeko Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza dauka udalak.