Abdominal hipopresiboen tailerra menopausia sufritzen duten edo erditu duten emakumeentzat

Erredakzioa 2016ko api. 4a, 01:00

Apirila eta maiatza bitartean abdominal hipopresiboak lantzeko bi talde abiatuko dituzte Laudion. Ariketak prestatu dituzte emakumeek erditu ostean edo menopausia garaian gernuari eusteko zailtasunak prebenitzeko eta tratatzeko.

Apirila eta maiatza bitartean abdominal hipopresiboak lantzeko bi talde abiatuko dituzte Laudion. Ariketak prestatu dituzte emakumeek erditu ostean edo menopausia garaian gernuari eusteko zailtasunak prebenitzeko eta tratatzeko.

Taldeetako batek astearte eta ostegunetan ekingo dio lanketari, goizez, 11:15etik 12:15era.

Bestea, berriz, astelehen eta ostegun arratsaldetan elkartuko da, 19:00etatik 20:00etara.

Asteburuan hasiko dira

Ikastaroak apirilaren 11an eta 12an abiatuko dira, hurrenez hurren, eta maiatzaren 19an bukatuko dira. Saio guztiak Kultur Etxean egingo dira. Kontuan hartzekoa da ezingo dutela tailerretan parte hartu hipertentsioa duten emakumeek, haurdun daudenek -edo egon daitezkeela uste dutenek- eta aurrez ikastaroa egina dutenek.

Izena ematea

Saio horietan parte hartzeko Berdintasun Zerbitzuan izena ematea beharrezkoa da. Horretarako 94 403 48 50 telefono zenbakira deitu behar da. Herrian erroldatuta dauden emakumeek 3€ ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 5€.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide