Udala Lanbide Heziketako Ikastetxearen publifikazioaren zain dago aurrekontuak osatzeko

Erredakzioa 2016ko api. 2a, 10:22

Laudioko Udalak azaldu zuen atzo Lanbide Heziketako Ikastetxearen publifikazioaren hitzarmena jaso arte ezingo duela aurrekontuen zirriborroa egin.

Jon Ander Altube EH Bilduko bozeramaileak adierazi zuen urtarrilean jaso behar zituztela Lanbide Heziketako Ikastetxearen publifikazioaren nondik norakoak, baina ez dutela egin oraindik.

Laudioko Udalak azaldu zuen atzo Lanbide Heziketako Ikastetxearen publifikazioaren hitzarmena jaso arte ezingo dutela aurrekontuen zirriborroa egin.

Jon Ander Altube EH Bilduko bozeramaileak adierazi zuen urtarrilean jaso behar zituztela Lanbide Heziketako Ikastetxearen publifikazioaren nondik norakoak, baina ez dutela egin oraindik.

Laudioko tokiko erakundeak jakin nahi du zer nolako eragina izango duen ikastetxeak sare publikoan txertatzeak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko hitzarmena behar dute. Gainera, argitzeke dago noiz egongo den indarrean -urte hasieratik edo apiriletik, adibidez-.

Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxea tokiko erakundeak kudeatzen du egun, eta azkenengo urteetan Eusko Jaurlaritzarekin adostu dute sare publikoaren esku geratzea. Hala ere, prozesu hori burutzea falta da hitzarmena sinatuta.

Adostasuna derrigorrez

Aurreko legealdian zein gaur egungoan EH Bilduko taldeak alkatetza lortu du, baina ez du gehiengoa. Ondorioz, gainerako alderdiekin adostasuna lortu beharko du aurrekontuak onartzeko. Beraz, zirriborroa landu ostean oposizioko taldeekin negoziatzeari ekingo dio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide