Hajime Fight Clubeko zenbait borrokalarik 3 emanalditan parte hartuko dute apirilean eta maiatzean.
Hasteko, hurrengo larunbatean Iker Arza, Daniel Tojo eta Ivan Espiritu Zallan arituko dira, Mimetiz pilotalekuan 10:00etatik aurrera.
Asier Ispizua neoprofesional mailan
Astebete barru klubak beste hitzordu bat izango du Gasteizen, Mendizorrotzako kiroldegian. Asier Ispizua borrokatuko da Jose Luis Bailónen aurka. Ez da lehenengo aldia kirolarientzat -bideoan ikus daitekeenez- eta, berez, Asierrek ordezkatu du Ander Sanchez, hori ezingo baita lehiatu.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=MpBDcZk7bCQ width:650 height:350]
Bukatzeko, maiatzaren 7an Portugaleteko Zubialde kiroldegian egingo den emanaldian ere egongo da Asier Ispizua. Neoprofesional mailako borrokak izango dira eta 2 minutuko 4 asalto egiteko aukera izango du.