Université Laval eta Université de Montréaleko ikasle talde batek parte hartuko du udako Ermu Andra Mariko indusketetan.
Sergio Escribano EHUko irakasleak lortu du akordioa Kanadan, berak zuzentzen baititu Ermu Andra Mariko indusketak.
Université Lavalera joan da historialaria martxoan hitzaldi bat eskaintzera eta klaseak ematera. Euskal arrantza Atlantikoaren iparraldean landu zuen eta bisita Erasmus + programari egin zuen.
Horrez gain, Mainera (Ameriketako Estatu Batuak) jo zuen Sergio Escribanok, zenbait ikerketa egiteko.
Gainera, irakasleak “Basque Yourself Summer School” jardunaldietan arituko da, ekainaren 28an, hain zuzen.