Egoitz Uriarte laudioarrak, besteak beste, osatzen duen taldeak bihar kaleratuko du disko berria: “Ahora”. Dagoeneko 300 ale saldu dituzte eta bi bideoklip plazaratu dituzte.
[video:https://youtu.be/HvPOT9_VfRY width:650 height:350]
14 abesti izango ditu lan berriak eta reggae, raga eta dancehall artista ospetsuek parte hartu dute proiektuan; Rapsusklei eta Morodo, esaterako.
[video:https://youtu.be/xj8tASQIugg width:650 height:350]
Iaz Txile eta Argentinan bira egin zuten eta Jimmy Jazz aretoa birritan bete zuten. Aurten, ordea, “Ahora” aurkezteko bidaiatuko dute Granada, Valentzian eta Madrilen joko dute. Gainera, ekainean Kolonbia eta Txilera kontzertuak eskaintzeko.