Laudioko Udalak, Tokiko Garapen Agentziaren bitartez, laguntza ekonomikoen programa abiatu du enpresa berrien sorrera bultzatzeko.
Guztira 15.000€ banatuko ditu langabezian egonda azken urtean enpresa bat martxan jarri duten pertsonen artean, sortze prozesu horretan dauden gastuei aurre egiten laguntzeko.
Apirilaren 15era arte zabalik egongo da eskaerak egiteko epea. Programaren oinarriak martxoaren 18ko ALHAOn agertutako iragarkian ageri dira. Testua www.laudio.eus webguneko diru-laguntzen atalean ere ikusgai dago.