Madrileko Auditorio Nazionaleko Sinfolírica Fundazioak urtero antolatzen duen zarzuela gala lirikoetan parte hartzera gonbidatu du Laudioko Santa Lucia abesbatza.
Aurten emanaldi horiek Kantabrian eta Euskal Herrian izango dira, maiatzaren 7an Torrelavegako Concha Espina antzokian eta maiatzaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian.
Gala horietan Laudioko taldea Kantabriako Koru Lirikoarekin, Ataulfo Argenta Orkestra Sinfonikoarekin eta Kantabriako Orkestra Gaztearekin arituko da agertokian.
Gainera, emanaldi horietan bakarlari batzuek ere parte hartuko dute, Ariadna Martínez soprano laudioarrak kasu.