Arloteei eta Ruperto Urkijori buruzko liburu digitala doan eskuratzeko aukera eskaini dute

Erredakzioa 2016ko mar. 25a, 00:00

Laudioko Arloteek 2014an Ruperto Urkijoren omenez egindako “Los Arlotes de Laudio y Ruperto Urkijo” liburua digitalki eta doan eskuratzeko aukera zabaldu dute berriki, poeta laudioarraren jaiotzaren 141 urteurrenean.

Laudioko Arloteek 2014an Ruperto Urkijoren omenez egindako “Los Arlotes de Laudio y Ruperto Urkijo” liburua digitalki eta doan eskuratzeko aukera zabaldu dute berriki, poeta laudioarraren jaiotzaren 141 urteurrenean. Obra jasotzeko elkartearen laudioko.arloteak@gmail.com helbidera mezu bat idatzi behar da.

Arloteen lehen lehendakaria izan zen Joseba Andoni Ibarrolaren testuekin eta herritarren artxibo pertsonaletatik jasotako hainbat argazkirekin osatu zuten lan hau taldearen 50. urteurrena ospatzeko, orain dela bi urte. Hala ere, liburuak dituen 168 orrialdetan zehar koruak atzetik duen 100 urte baino gehiagoko ibilbideari errepasoa egiten zaio. Izan ere, jarduera oparoa izan zuten Arloteek Rupero Urkijok XIX. mendearen amaieran Rakatapla abesbatza sortu zuenetik gaur eguneko elkartea 1963an jaio zen arte. Orain ia 50 kide ditu taldeak, eta astero bildu ohi dira abestiak entseatzeko. Poeta ospetsuaren gaztelaniazko abestiak kantatzeaz gain, euskarazko zenbait kantu herrikoi abesteari ere ekin diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide