"FC Barcelona, Real Madrid, Villarreal, Valencia... talde horietako izarrekin harremana izatea oso gozoa izan da"

Erredakzioa 2016ko mar. 29a, 09:40

AIMAR VELASCO ARBAIZA (Laudio, 1988) futbol epailea da eta 2. B mailan bi urtez egon eta gero 1. mailako 4. epaile lanak abiatu ditu. Munduko izarrekin lan egin du dagoeneko.

Orain 2. B mailako futbol epailea zara eta duela gutxi 4. epaile gisa FC. Barcelonako partida batean aritu zinen. Bertigoa sentitu zenuen edo guztiz kontrakoa?

Nire maila 2.B da, eta bertan pare bat urte egin eta gero, lehenengo mailan 4. epaile gisa aritzeko aukera eman didate.

AIMAR VELASCO ARBAIZA (Laudio, 1988) futbol epailea da eta 2. B mailan bi urtez egon eta gero 1. mailako 4. epaile lanak abiatu ditu. Munduko izarrekin lan egin du dagoeneko.

Orain 2. B mailako futbol epailea zara eta duela gutxi 4. epaile gisa FC. Barcelonako partida batean aritu zinen. Bertigoa sentitu zenuen edo guztiz kontrakoa?

Nire maila 2.B da, eta bertan pare bat urte egin eta gero, lehenengo mailan 4. epaile gisa aritzeko aukera eman didate.

"Bertigoa alde batera uztea beharrezkoa da, lasaitasunez aritu nintzen eta esperientzia polita izan zen, azken finean jokalari hauek ere pertsonak dira eta futbol zelaitik kanpo profesionaltasunez aritzen dira".

Aldagela barruan duten jarrera ezin hobea izaten da, brometarako tartetxoren bat ateratzen dute ere, karkar.

Zeintzuk dira bete nahi dituzun helburuak?

Ez daukat helburu zehatzik, partida bakoitzean ahalik eta gehien disfrutatzea saiatzen naiz, "hobby" serio moduan hartzen dut.

Epaile lanak ez dira samurrak; astebururo bidaiatu behar duzu, prestaketa fisikoa beharrezkoa da, jendeak askotan iraintzen zaitu... zergatik erabaki zenuen epaile izatea?

Orain dela 10-11 urte hasi nintzen, Laudioko taldean futbolaria nintzenean eta taldeko 4-5 lagun animatu ginen epaileen kurtsoa egitera futbol arauak jakiteko asmoarekin.

Lehenengo urteetan jokatzen eta epaitzen nuen, baina unibertsitateko ikasketak hastean epaile lanarekin bakarrik jarraitu nuen, oso futbolzalea izan naiz beti.

"Hasieran Laudion epaitzen nuen, gero Araban, ondoren Euskal Herrian eta orain Espainia osotik. Hilabetean asteburu bana edo bi asko jota libre izaten ditut, besteetan bidaiatzea suertatzen zait".

Euskalduna izanda, ezin dut Euskal Herrian epaitu beraz, beti kanpoan egiten dut. Astean zehar lau egunetan entrenatzen dut, hiruhilero Madrilen azterketa fisikoak ditugu eta.

Azalduko diguzu epaile baten egunerokotasuna?

Lehenengo eta bigarren A mailan 4 epaile joaten dira partidu bakoitzera (epaile eta laguntzaileak beti berdinak dira eta 4. epailea aldatzen da), bigarren B mailan, berriz, bakarrik hiru.

Nire kasuan, astean zehar fisioterapeuta moduan egiten dut lan eta eguerdi edo arratsaldetan entrenatzeko pare bat ordu erabiltzen ditut.

Laudion epaile talde on bat elkartzen gara entrenamendu fisiko zein teknikoak egiteko.

Zein izan da epaile zarenetik izan duzun esperientzia latzena eta zein gozoena?

Momentuz zorte handia izan dut eta ez dut esperientzia latzik gogoan. Gozoena...Bartzelona, Real Madrid, Villarreal,Valentzia...talde horietako "izarrekin" harremana izatea.

Epaileek ere talde kutuna daukate, zuk ba al daukazu?

Euskal taldeak ahalik eta gorenen ikustea gustatzen zait.

Erreferente bat daukazu epaileen artean?

Guztiak dira erreferenteak, bakoitzetik gauza ezberdinak ikasten ditut.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide