Herriko gazteek erabiltzen dituzten lokalen ezagutzarako prozesu bat martxan jarri berri du Laudioko Udalak. Horrelako espazioak erabiltzen dituztenen segurtasuna bermatu eta auzokoekin zein jabeekin arazoak ekiditeko prozesuari ekin nahi diote eta horretako galdetegi anonimo bat prestatu dute. Laudion horrelako lonja bat partekatzen duen gazte orok parte hartu dezake prozesuan www.laudio.eus webgunean dagoen inkesta erantzunez.