Laudioko aurtengo pintxo lehiaketako irabazleak atzo izendatu zituzten. Epaimahai teknikoaren arabera, txapelketako pintxorik onena El Túnel jatetxeak egindakoa izan da "Txerri piruleta otarrain saltsazko zipriztindun patata morearen gainean" delakoa, Haitzulo Barri eta Iluntze Kaferen sorkuntzen aurretik. Barra onenaren sari berezia La Avenida tabernari eman diote. Herritarrentzat, berriz, edizio honetako irabazlea Iluntze Kafen egindako pintxoa izan da, "Abrakadabra", bigarren onena Haitzulo Barrik aurkeztutakoa eta hirugarrena Batzoki tabernakoa. Herritarrek osatutako epaimahaiak pintxo barra dela eta Iluntze Kafe ere saritzea erabaki du.