Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak denboraldi berria hasi dute dagoeneko. Lazkaon lehiatu ziren III. Rallysprint Goierri-San Filipo lasterketan eta tarte handiz garaitu zuten, 48 segundora geratu baitzen bigarren autoa.
Horrela geratu zen podiuma:
Aingeru Castro - Alaitz Urkiola 30:00.846
Mattin Villares - Andoni Blas 30:49.435
Iban Tarsicio - Iñigo Peña 30:56.716
Lazkaokoa izan zen denboraldiko bigarren lasterketa. Hori baino lehen Legazpin aritu ziren eta 3. postua eskuratu zuten.
Txapelketak 9 proba izango ditu guztira eta apirilaren 16an izango da hurrengo hitzordua Ñañarriko Rallysprintean, hain zuzen. Orendain, Abaltzizketa eta Amezketa zeharkatuko du ibilbideak.