Hastear dira Aretako Iturralde kaleko irisgarritasun planaren 2. faseko lanak; bertoko 18. atarira ibilgailuz heltzeko bidea bermatuko dute obrek.
Arraño
Laudioko udala Arraño auzorako irisgarritasun proiektuaren 3. fasea gauzatzeko behar besteko finantzazioa osatzeko bidean dagoela iragarri du Obra, Zerbitzu, Mantentze-lanak eta Landare Ingurumena Arloko arduradunak.
Auzoa eta Zumalakarregi etorbidea lotzen dituen igogailutik Larraño kalea bitarteko tartea egokituko da oraingoan. Izan ere, 13 metroko malda gaindituko duen igogailua eraikiko da horretarako Aceroseko etxeen alboan.
Horretarako, 2015eko udal aurrekontuek 200.000 euro esleitu zituzten xede horretarako eta beste 108.000 jasoko ditu udalak, Eusko Jaurlaritzak irisgarritasuna hobetzeko ebatzi berri dituen diru-laguntza deialdiari esker.
Hortaz, 2016ko aurrekontuek 120.000 euroko diru-saila jaso beharko dute proiektuari aurre egin ahal izateko. Hirigintza batzordeak aztergai izango du aukera hori martxoaren 21eko bilkuran, iragarri du Altubek, gaiaren inguruan udal taldeen artean adostasun maila altua dagoela azpimarratu duelarik.