"Gazte Dandaba eta antolakuntza gure ideien eredu izatea nahi dugu"

Erredakzioa 2016ko mar. 22a, 07:40

IRATI SIENRA (Deustu, 1990) eta AITOR SERVIER ( Azkaine, 1997) Ernai eta Aitzina gazte erakundeen kideak dira, hurrenez hurren. Gazte Danbadako nondik norakoak azaldu dituzte. Laudion prestaketak hasi dira dagoeneko eta 25ean hasiera emango diote egitaraua.

Zeintzuk dira Gazte Danbadako helburu nagusiak?

Irati: Gazteak aldaketa sozialerako aktibo izan daitezen txip aldaketarako tresnak eman eta horretarako ilusioa eta gogoa piztea.

IRATI SIENRA (Deustu, 1990) eta AITOR SERVIER ( Azkaine, 1997) Ernai eta Aitzina gazte erakundeen kideak dira, hurrenez hurren. Gazte Danbadako nondik norakoak azaldu dituzte. Laudion prestaketak hasi dira dagoeneko eta 25ean hasiera emango diote egitaraua.

Zeintzuk dira Gazte Danbadako helburu nagusiak?

Irati: Gazteak aldaketa sozialerako aktibo izan daitezen txip aldaketarako tresnak eman eta horretarako ilusioa eta gogoa piztea.

Aitor: Nahi dugu Danbada eta antolakuntza bera gure ideien eredu izatea. Horregatik dago hainbat berezitasun aurten, batera antolatu ditugun ekimenekin alderaturik.

Batetik, elikadura burujabetza zaintzen saiatuko gara, ia produktu guztiak eskualdekoak izango dira. Bestetik, oholtza gainean “Bakerik ez” musika lehiaketa abiatu genuen Euskal Herriko talde gazteei irekita. Bertan hautatu diren taldeek joko dute.

"Azkenik, antolakuntzari dagokionez, lehenengo aldiz zaintza taldea osatuko da; lan egingo duten pertsonen zaintza bermatzeko. Egitasmoa orokortzea eta horren inguruko lanketa egitea nahi dugu".

I: Zaintza taldea saiatuko da lanak orekatzen, lanetan genero ikuspegia mantentzen, nahiz eta praktikan lan batzuek beste batzuek baino ikusgarritasun handia izango duten, ezkutuan egiten diren lan horiei balio ematen zaiela bermatu nahi dugu eta bien arteko oreka egotea.

Finean, horrelako egoeretan askotan ahazten dugu -ardurak direla medio- jendearen zaintza beharrezkoa dela; txandan daudenei bazkaria eramatea, hotz egiten duenean bermatzea badutela zerekin estali, euria egiten duenean euritakoak edukiko dituztela... horrelako detaileak, berez, oso errazak dira betetzea, baina hainbat gauzaren artean pertsona batzuek hori izango dute buruan, betebehar ugari egongo baita.

Zenbat gazte arituko dira Gazte Danbadan lanean?

A: Gutxi gorabehera 100 bat gazte arituko dira egunero lanean.

I: Prestaketa lanetan ere saiatu gara ahalik eta talderik zabalenak egiten hainbat gai jorratzeko; musikarako, elektrizitaterako, sukalderako... lana ahalik eta hoberen banatzeko eta Dandaba auzolanean antolatzeko.

Zer azpimarratu nahi duzue egitarauari dagokionez?

I: Alde batetik, egitarauaren zati handi bat burujabetzaren ideian “klik” egitera bideratuta dago. Hau da, guk geuk gure beharrak asetzeko tresnak sortzera.

Horretarako, eredu ezberdinak ekarriko ditugu: koop57, elikadura burujabetzako proiektuak, trantsizio energetikoa, autogestioari ere pisu handia emango diogu eta horretarako norbanakoak zein proiektuak ekarriko ditugu, tailer pilo bideratu dugu horretara...

Gainera, horrelako topaketetan nazioarteko ordezkaritzek ere badaukate zer esan eta aprobetxatu nahi dugu beste herrialde batzuetan abiatu dituzten proiektuen ideiak hartzeko. Izan daitezke Gaztelan eta Italian dauzkaten gimnasio autogestionatuak, herrialde nordikoetan autodefentsaren inguruan egiten dituzten hausnarketak partekatzea...

Egitarauan garrantzitsua da musika, nola ez. Esparru horretan, izen handiak dituzten taldeak ez ezik, eraldaketarako tresna gisa musika erabiltzen dituztenak oholtzara igoko ditugu, ezagutzera eman daitezen.

Zeintzuk izango dira nazioarteko ordezkaritzak eta helburuak?

A: Ordezkaritzekin esperientziak trukatu nahi ditugu, elkar ikas dezagun. Gazte ezkertiar eta abertzaleak garen neurrian, berezkoa eta funtsezkoa dugu internazionalistak izatea. Orduan, nolabaiteko presentzia horrek ere zentzua ematen dio Danbadari.

Espainiar estatuko nazio zapalduetako ordezkariak izango ditugu, Hego Afrikatik ANC-ko gazteen antolakundea, Eskoziatik Rise independentzia ikuspegi langile eta feministatik lantzen duen antolakundea, Sin Feinn-eko gazteak Irlandatik, Brasiletik Lurrik Gabeko Mugimenduko kideak...

Zerbait nabarmendu nahi duzue bereziki?

I: Genero ikuspegitik ahalegin berezia egin dela egitarauan, ez bakarrik emakumeen presentzia bermatzeko baizik eta ildo eta diskurtso feminista egon dadin. Gure asmoa da hurrengo urteetan udaberriko horrelako ekimenak ahalik eta parte hartzaileenak izaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide