Apill merkatarien elkarteak hartu zuen ardura Antzokiari buruzko parte hartzerako prozesua gidatzeko, horretarako udala eta Perco Mahaiaren babesa jaso zuen. Dagoeneko inkesta gauzatu du Laudioko kultur eragileen artean eta 23k erantzun dute. Hurrengoak izan dira ondorio nagusiak:
- Azpiegiturak herrigunean egon beharko du.
- Gutxienez 500 pertsona sartu behar dira eraikinean.
- Erabilera anitzeko oholtza eta lekua ezinbestekotzat jotzen dute Laudioko elkarte kulturalek.
- Horrez gain, kultur eragileek adierazi dute amorratuta daudela Antzokia oraindik ez delako egin.
Inkesten emaitzen aurkezpena
Apillek gaur bertan aurkeztu die alderdiei inkestaren ondorioak eta espero du urtea bukatu baino lehen gutxieneko adostasuna lortzea ordezkari politikoek.