Odeibarreko aparkalekuaren egoera kaskarra Erdiguneko eta Landaluzeko auzo batzarretan jorratu den gaia da. Aparkaleku garrantzitsua da autoak erdigunetik kanpo mantentzen laguntzen duelako.
Urteetan behin behineko egoeran izan da eta Udalak aparkalekua egonkortu eta hainbat hobekuntza egiteko garaia dela uste du. Lurra berdindu eta asfaltatu, partzelak margotu eta itxitura bat jarriko dute aparkalekua babesteko.
Eguraldia lagun, lanak paskua astean hastea eta bi asteko iraupena izatea aurreikusten da. Aparkalekuak 75 autorentzako lekua izango du.
Lanen aurrekontua 45.500 eurokoa da. 2015ko aurrekontuan jada 25.000 euro bideratu ziren honetarako eta joan zen otsailan beste 20.500 gehitu ziren.