Larunbatean kirolari ugari etorri ziren Laudioko La Granja Kiroldegira Arabako Igeriketa Eskola Txapelketako 5. Jardunaldian parte hartzeko. Urgain, Menditxo, Judizmendi, Zadorra eta Igeriketa Laudioko klubeko hainbat adineko igerilariek jardunaldi luzea izan zuten Laudioko kiroldegian.
Laudiokoek ez zuten izan beraien jardunaldirik arrakastatsuena, baina postu on asko lortu zituzten etxeko igerilekuan. Igeriketa Laudio kirolariak izan ziren lehenengoak emakumezko 4x50 taldeko tximeletako lasterketan, Iraia Andino haur mailako 50 metro bizkarrean eta 200 metro libreetan, Igor Lombraña haur mailako 50 metro bizkarrean, Borja Samaniego kume mailako 50 metro bizkarrean, eta 200 metro libreetan, Maider Salazar kume mailako 200 metro libreetan eta 100 metro tximeletan, Maria Resa kume mailako 100 metro libreetan, Martin Arberas benjamín mailako 100 metro libreetan eta Lucia Redondo benjamín mailako 100 metro libreetan.
Horrez gain, etxeko klubeko Juan Barrenechea, Markel Villanueva, Lander Etxebarria, Deiane Duarte, Ander Arbaiza, Ismael El-Kahli, Oihane Pikaza eta June Uribarri podiumeko postuak ere lortu zituzten euren kategorietan.