Nomeolvides elkarteak elikagai-bilketa berria egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2016ko mar. 18a, 08:07

Nomeolvides irabazi-asmorik gabeko elkartea elikagaien bilketa kanpaina berria egingo du gaur, martxoaren 19an. Bilketan jasoko dituzten elikagai guztiak egoera prekarioan Laudion bizi diren pertsonentzat bideratuko dituzte.

Nomeolvides irabazi-asmorik gabeko elkartea elikagaien bilketa kanpaina berria egingo du asteburu honetan, martxoaren 18 eta 19an, ostiral eta larunbatean, hurrenez hurren. Bilketan jasoko dituzten elikagai guztiak, egoera prekarioan Laudion bizi diren pertsonentzat bideratuta egongo dira esklusiboki.

Bilketa ordutegi komertzialean egingo da, hau da, goizeko 9:00etatik iluntzeko 21:00ak arte, Zumalakarregiko Berriak-en, suhiltzaile alboko Maxi Eroski-an eta Lamuza parke ondoko Eroski City-an. Establezimendu bakoitzaren sarreran identifikatutako kolaboratzaile bat egongo da, zein kanpainari buruzko informazioa eta Nomeolvides egiten duenari buruzko informazioa ematen arituko da. Hogei bat boluntarioen laguntza jasoko du elkarteak ekintza aurrera ateratzeko.

Oraingoan, jendeak funtsezko elikagaiak, esnea edo olioa diren bezala, uztea nabarmendu dute. Izan ere, eskaintza handiena duten bi elikagaietako batzuk dira. Hala ere, aurreko kasuetan bezala, umeentzako elikagaiak eta garbiketa pertsonaleko produktuak oso beharrezkoak direla adierazi dute. Eta horrez gain, freskoak ez diren ontziratutako produktuak jasotzen jarraituko dituzte arroza, pasta edo lekaleak diren bezalako oinarrizko elikagaiak osatzeko balio dutenak, besteak beste.

Kasu honetan, nobedade gisa daukate donazio ekonomikoak emateko aukera. Aipatutako donazioak, Maxi Eroski hipermerkatuko kutxetan egin ahalko dira zuzenean. Donazioetako diru kopurua boluntarioa izango da, hau da, bakoitzak nahi duen kopurua eman ahalko du eta jasotako diruarekin, Nomeolvides elkarteak errekurtsoak agortzen joaten zaien heinean berritzeko erabiliko dute.

Horrez gain, Apdema elkarteari eskerrak eman nahi izan dio bilketan emango duen laguntzagatik. Eta kolektiboak eta pertsonak gonbidatzen dituzte haien proiektuan parte hartzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide