Dolumin Barikua ospakizun herrikoia bilakatu dute herriko elkarteek egitarau oparoa antolatuta

Erredakzioa 2016ko mar. 14a, 10:00

Ohiturari jarraiki, Laudion Dolumin Barikua ospatuko dute Aste Santuaren aurreko ostiralean. Aurten, jaiaren 127. edizioan, martxoaren 18an izango da hitzordua. 1890 urtean gauzatu zuten azoka lehenengo aldiz eta Urquijo Markesak bultzatu zuen.

Ohitura jarraiki, Laudion Dolumin Barikua ospatuko dute Aste Santuaren aurreko ostiralean. Aurten, jaiaren 126. edizioan, martxoaren 18an izango da hitzordua. 1890 gauzatu zuten azoka lehenengo aldiz eta Urquijo Markesak bultzatu zuen.

Aristokrataren ekimena, ordea, herrikoia bilakatu da denboraren poderioz. Herriko hainbat elkartek egun horretako ospakizun tradizionaletara gehitu dituzte haien proposamenak eta azokaz gainera, programa zabala eta anitza izango da egun osoan disfrutatzeko.

08:00 – 17:00 Dolumin Barikuko azoka

LHUIko aparkalekua, Aldai plaza eta Herriko plaza izango dira azoka eremuak eta bertan abere eta baserritarren produktuez gain, nekazaritza makinaria ere salgai egongo da. Festa eremua girotzeko musika egongo da egun osoan. Aberedunak elkartearen eskutik.

 

10:30 Dolumin Barikuko Bolo Sari Nagusia

Goizeko ekitaldiari ekingo diote San Roke bolatokian.

 

12:30 Dolumin Barikuko VI. Aizkolari Txapelketa

Lehiaketa Aldai plazako karpan gauzatuko da. Harri-jasotzaile bat ere izango da.

 

15:00 Herri bazkaria Herriko plazan

III. Patxaran Festa. Tiketak 5 euroren truke eskuratu daitezke Keskan. Gaztetxeak antolatua.

 

17:30 Dolumin Barikuko Bolo Sari Nagusia

Arratsaldeko ekitaldiari ekingo diote San Roke bolatokian.

 

18:00 Euskal mitologiako buruhandien aurkezpena

Basalarrina elkarteak buruhandi berrien aurkezpena egingo du Herriko plazan. Pertsonaien artean Mari, Tartalo, Basajaun, Akerbeltz, Sorgin eta Mikolasa daude.

 

19:00 Dolumin Barikuko XLVI. Idi proba Txapelketa

San Roke probalekuan gauzatuko da txapelketa, Lauzaldiren eskutik. Martxoaren 20an eta 22an ere ospatuko da, 19:00etan eta 21:00etan hurrenez hurren.

 

19:00 Gure Esku Dagoren ekitaldia

Argitu erabakia. Ilumina la decisión” ekitaldia izango da Herriko plazan.

 

20:00 Nafarroa Kantu Taldearekin kalejira

Kalejira Herriko plazatik abiatuko da.

 

20:00 Santa Lucia koralaren kontzertua

San Pedro elizan izango da. Bertan, obra sakro garaikideaz gain Hego Ameriketako “Alma Llanera” bezalako abestiak kantatuko dituzte, baita Itoitz taldearen “Lau teilatu” edo Kalakan taldearen “Sagarra jo” ere.

 

21:00 Bertsolariak Gaztetxean

III. Patxaran Festa. Maddi Gallastegi eta Ander Solozabal. Ondoren lehenengo txotx-a eta talo jana egingo dute borondatearen truke.

 

21:00 Kontzertuak Orbeko Etxean

The Capaces, Fly Shit eta Rednik. Sarrera 5€.

 

22:00 Kontzertuak Gaztetxean

III. Patxaran Festa. Uluka, Atxurre eta Akerbeltz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide