"Lezetarrak", gazteak, euskara eta espeologia uztartzeko ekimen berria

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco 2016ko mar. 17a, 08:41

Gaztentazioak espeleologia ekimenaren arrakasta ikusita, ekimenari jarraipena ematea erabaki du Laudioko Udalaren Euskara Arloak, Takomano Espeleologia Taldearekin batera. Horretarako Lezetarrak egitasmoa abiatuko dute ikasturte honetan.

Gaztentazioak espeleologia ekimenaren arrakasta ikusita, ekimenari jarraipena ematea erabaki du Laudioko Udalaren Euskara Arloak, Takomano Espeleologia Taldearekin batera. Horretarako Lezetarrak egitasmoa martxan ipiniko dute ikasturte honetan.

2014 eta 2015 urteetan Gaztentazioak ekimenean Laudioko 30 gazte inguruk partu hartu zuela, leizeen munduarekin lehen harremana euskaraz edukiz, ekimenaren helburu nagusia gazteen artean hizkuntza honen erabilera suspertu eta normalizatzea baita. Oraingo honetan, eta aurrekoaren jarraipen moduan, eskualdeko leize batzuetara bisita programa bat proposatzen da (lau bisita) DBH-ko gazte talde finko batekin. Ondorioz, talde horren parte izateko Laudion erroldatuta egotea, eskatutako adina eta euskareriko begirunezko jarrera izateaz gain, izena eman eta matrikula bat ordaindu behar da.

Eskualdeko lur azpiko ondare aberatsa ezagutaraztea helburua bada ere, Araba zein Bizkaiko leize esanguratsuetara bisitak ez dira baztertzen, eguraldiak eta barrunbeen uneko baldintzek uzten badute.

Hori guzti hori kontuan harturik, ikasturte honetarako leize hauek bisitazea aurreikusten du programak: apirilak 10, Galdames inguruko Comandanta; maiatzak 22, Gorbeiako Itxulegor; urriak 30, Tertanga aldeko Gobandi; eta azaroak 27, Laminak leizea, Berriatuan.

Lau irteera horietan parte hartzeko matrikularen prezioa 60 eurokoa da, guztira. Prezioaren barruan, garraioa, segurua eta beharrezko materiala sartzen da. Apuntatzeko epea zabalik dago jada, Udalaren euskara arloan, martxoaren 23a arte. Leku kopurua mugatua da, gehienez 15 laguneko taldea osatuko delako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide